ZUZENDARITZA-BATZORDE BERRIA
23.06.21
ZUZENDARITZA-BATZORDE BERRIA
Agur t’erdi, familia agurgarriak:
Komunikatu honen bidez, maiatzaren 29tik Trapagaran Futbol Taldeak zuendaritza-batzorde berria duela adierazi nahi dizuegu.
Jakingo duzuenez, hauteskunde prozesua zabaldu zen iragan maiatzean. Bertara, Roberto Ugidos buru duen hautagaitzak bere burua aurkeztu eta, bozkatzeko beharrik gabe, kargua hartu eta lanean hasi zen.
Hori guztia esanda, herritik eta herriarentzako kluba izan nahi dugula jakinarazi nahi dizuegu batzorde berritik, harro sentiaraz zaitezten kluba osatzen duzuen jokalariak, familiak, baita herriko biztanleak ere. Kirola, formakuntza, heziketa, berdintasuna, euskara eta beste hainbat balore izango ditugu helburu.
Beste ezer esan aurretik, hona junta osatzen dugunok:
Lehendakaria: Roberto Ugidos
Lehendakariordea:Ernesto Urcelay
Diruzaina: Jon Robredo
Idazkaria: Endika Cuesta
Kideak: Iñigo Cabia, Iñigo Camaño, Alberto Flores, Aitor Larrauri, Ignacio Ruiz eta Mikel Sardina.
Jaso ezazue agur bero bat, eta lankidetzan aritzea espero dugu.
Trapagaran Futbol Taldearen zuzendaritza-batzorde berria